Ostalaritza-sektorearekin bilera

Amurrioko Udalak bilera batera deitu du herriko ostalaritza-sektorea, terrazen gaia aztertzeko. Bilera maiatzaren 12an, asteartean, egingo da bitarteko telematikoen bidez, 13:00etan. Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute aeguia@amurrio.eus helbidera.

Parte-hartzaileen kopurua gehiegizkoa bada behar bezala garatzen dela bermatzeko, bertaratutakoen kopurua mugatzea edo bilera bat baino gehiago egitea baloratuko da.