Eusko Jaurlaritzaren laguntzak turismo- eta ostalaritza-sektoreari zuzenduta, COVID-19ren eragina minimizatzeko

Eskabideak aurkezteko epea 2020ko maiatzaren 27tik ekainaren 26ra arte egongo da zabalik.

Laguntza hauen erakunde onuradunak autonomoak, ondasun-erkidegoak edo sozietate zibilak dira, bai eta mikroenpresak eta enpresa txikiak ere, turismo- eta/edo jatetxe-jarduera dutenak (tabernak eta kafetegiak barne), baldin eta 2020ko martxoaren 14tik apirilaren 13ra bitarteko hileroko diru-sarrerak erabat eten edo murriztu bazaizkie, 2019ko aldi bererako, edo, bestela, alarma-egoera deklaratu aurreko hilerako, gutxienez, %75a.

Diru-laguntzaren zenbatekoa gehienez 3.000 eurokoa da erakunde onuradun bakoitzeko, jardueraren gastu operatiboak eta arruntak estaltzeko, eta honako hauek dira diruz lagun daitezkeen kontzeptuak: lokalaren alokairu-gastuak, lokala erosteko maileguen kuotak, produktu galkorra erosteko keinuak, gastu arruntak eta inbertsioak finantzatzeko maileguen kuotak.

Diru-laguntza jasotzeko aurkeztutako eta onartutako gastuak, BEZa kanpo, ez dira inola ere 750 eurotik beherakoak izango erakunde onuradun bakoitzeko. Ez dira onartuko zenbateko garbia, BEZa barne, 100 €-tik beherakoa duten gastuak.

Diru-laguntza ordainketa bakarrean ordainduko da, diru-laguntza eman ondoren. Eskabideak aurkezteko epea amaitu ondoren ebatziko dira, deialdian adierazitako irizpide objektiboen arabera (salmenten murrizketa, kargen eragina edo eragiketa-gastuak edo jarduera-denbora). Laguntzaren justifikazioa 2021eko urtarrilaren 29a baino lehen egin beharko da.

Eskabidea egoitza elektronikoaren bidez aurkeztuko da; beraz, sinadura digitala behar da.
Esteka honetan sar daiteke laguntza-eskabidea:
https://www.euskadi.eus/ayuda_subvencion/2020/covtur/web01-s2tumerk/es /

Edonola ere, informazio gehiago nahi izanez gero, harremanetan jar zaitezke Amurrio Bideanekin. 945891721 edo helbide honetan: ADMINISTRACION@amurriobidean.org

Resumen_Ayuda_Turismo_COVID19_GV