Amurrioko 2017ko Eguberrietako Erakusleihoen Lehiaketan herri-epaimahai gisa parte hartzeko gonbita

Apymca elkarteak zine-abonamenduak, erosketa-orgak eta afariak zozketatuko ditu parte-hartzaileen artean

Amurrioko Merkatari Ertain eta Txikien Elkarteak (Apymca) Amurrioko Udalerriko Erakusleihoen IV. Lehiaketa antolatu du aurten, Enplegua, Merkataritza eta Turismoa Sustatzeko Sailaren eta Arabako Foru Aldundiaren diru-laguntzari esker. Erakusleihoak abenduaren 20ra arte egongo dira ikusgai, eta gutxienez 22.00ak arte egon beharko dute argituta. Lehiaketaren bereizgarria ere ikusgai jarriko da. Lehiaketak alderdi teknikoa eta alderdi herrikoia izango du, hainbat sarirekin. Alderdi teknikoan lehenbiziko saria 300 eurokoa izango da, bigarrena 200 eurokoa eta hirugarrena 100 eurokoa, eta garaikurrak ere emango dira. Alderdi herrikoian 200 euroko, 150 euroko eta 100 euroko hiru sari ezarri dira.

Herri-epaimahaian parte hartu nahi dutenek Amurrioko erakusleiho onena aukeratu dezakete parte hartzen duten establezimenduetan eta Apymcan aurkituko dituzten kupoiak betez. Kupoiak Kultur Etxean kokatutako boto-ontzi batean utziko dira. Pertsona bakoitzak kupoi bakarra utz dezake. Kupoi guztien artean, Amurrioko Udalak 2018. urterako dohaintzan emandako 12 zine-abonamendu (bakoitzak 4 txartel ditu), Aiarako Kuadrillak dohaintzan emandako 5 erosketa-orga eta Nafarroako Rural Kutxak dohaintzan emandako 50 euroko saria eta bi lagunentzako bi afari/bazkari (100 euroan balioetsiak) zozketatuko dira.