ERRONKA KOMERTZIALEN ZIKLOA: nire enpresa edo negozioaren kudeaketa komertziala optimizatzeko modua.

Bi saio praktiko egingo dira maiatzaren 19an eta 26an, Reforamurrio Enpresaldean.

Saioen helburua da eskualdeko ekintzaileei, profesionalei edo enpresa txikiei tresna eta jarraibide oso praktikoak eta errazak ematea lan komertzialak errazteko eta salmenta-prozesua sistematizatzen laguntzeko.

Funtsean, asmoa da zerbitzuen sektoreko enpresek eta profesionalek normalean aurre egin behar izaten dioten zailtasunari erantzutea, hau da, bezeroentzako proposamenak edo eskaintza komertzialak ezagutzera emateko zailtasunari. Jakina da zer egin behar den, baina zalantzak sortzen dira hori egiteko moduari buruz, prozesua eraginkorra izan dadin eta helburuak bete daitezen.

Horregatik, prozesu hori lantzeko bi saio diseinatu dira, erronka gisa.

Lehenengo saioa maiatzaren 19an izango da, eta erronka hau landuko da: Bezeroarengana iristeko modua. Hurbilketa-maniobra. Jardunaldi horretan, lehenengo harreman hori izateko gakoak emango dira: zein den biderik egokiena, noiz, nola, zeintzuk diren bezeroaren erosketa-eragileak (SABONE), galderen garrantzia (SPIN metodoa) eta abar.

Bigarren saioa maiatzaren 26an egingo da, erronka hau lantzeko: Lorpena. Elkarrizketa komertzial bat ahal bezain gehiena aprobetxatzeko modua. Saio horretan, prozesuaren lau faseak landuko dira: harremana, galdeketa, erakustaldia eta amaiera. Gainera, tresna praktikoak emango dira horietako bakoitzerako: limurtzeko trebetasunak eta abileziak, proposamenaren pertsonalizazioa, eragozpen ohikoenak landu eta gure aliatu bihurtzeko modua, negoziazio- eta amaiera-teknikak, eskaintzaren jarraipena egiteko modua…

Bi saioak goizez egingo dira, 09:00etatik 13:00etara, Reforamurrio Enpresaldean.

Erronka_Komertzialen_zikloak_fitxa