Amurrio bidean eskaintzen diren ikastaroetan izena emateko epea zabalik

Lehenengo bost prestakuntza-ekintzak honako hauek dira:

Zibersegurtasuna: Babestu zuren negozioaren informazioa (2 ordu). Irailaren 26an izango da. Jardunbide egokiak erakustean datza, enpresa bakoitzaren kalteberatasunak identifikatu ostean. Kontuan izan behar da arriskuak eta mehatxuak, askotan, ez datozela kanpo iturrietatik; izan ere, guk nahi gabe sortzen ditugu gutxieneko segurtasun neurriak hartzen ez ditugunean. Informazioaren segurtasuna hobetzeko balioko duten jardunbide egokiak, neurriak eta kontrolak hartzen erakutsiko da.

Pertsona autonomoei eta enpresa txikiei zuzentzen zaie.

Merkataritza plan eraginkorra. Zer egin behar dut saltzeko eta nori saldu behar diot? (21 ordu)

Ekintza hau urriaren 3tik 24ra egingo dira. Helburua da pertsona partaideei bezeroak lortzeko estrategiak zehazten laguntzea, dagozkion komunikazio- eta merkataritza-planak egiteko tresnak ematea, salmenta prozesuaren faseak erakustea eta horiek ondo egiteko bidea erakustea.

Pertsona ekintzaileei edo negozio txikien nagusiei zuzentzen zaie.

Programazioa industria- eta lankidetza-robotikan (100 ordu)

Urriaren 4tik 31ra. Ikastaro honen bidez, partaideek zenbait robot eta horiek ematen dituzten aukerak ezagutuko dituzte, baita fabrikatzaile bakoitzaren programazio-lengoaia (ABB, KUKA eta FANUC) ere, eta gai izango dira oinarrizko programak egin eta aldatzeko. Ikastaroaren bidez, halaber, robotekin lan egiteak sortzen dituen ohiko arazoak konpontzen ikasiko da.

Gutxienenez erdi-mailako gradua duten pertsonei bideratzen zaie (lehentasuna izango dute industriarekin zerikusia dutenak), langabezian eta Amurrion erroldatuta daudenak. Hala ere, plaza hutsak badaude, beste profiletako pertsonek ere parte hartu ahal izango dute. Gehienez 10 plaza.

Bezeroen arreta (70 ordu)

Urriaren 7tik 31ra. Bezeroaren ikuspuntua, komunikazio-teknikak eta arreta zuzena landuko dira, bezeroaren profila eta bere beharrak zehaztearen arabera. Partaideen gaitasun pertsonalak hobetzeko tresnak landuko dira, komunikazioarekin eta bezeroaren arretarekin lotuta egongo direnak. Azkenik, merkataritza kudeaketarako salmenta gaitasun pertsonalak identifikatu eta hobetuko dira.

Langabezian dauden pertsonei zuzenduta. Plaza hutsak geratzen badira, lanean ari diren pertsonek ere parte hartu ahalko dute.

Ingurumenari lotutako legezko baldintzak identifikatzeko erremintak

Urriaren 14tik 23ra. Prestakuntza honen helburua izango da ingurumenari lotutako legegintzako berritasunei buruzko ezagutza zehatza lortzea. Horretarako, partaidearen jarduerarako aplikatzekoa den ingurumen legedian sakonduko da (kasu praktikoen bidez).

 

Gehien bat enpresa txikietan edo autonomoetan lanean ari diren eta beren jarduerako ingurumen baldintzei buruz ezagutza lortu edo eguneratu nahi duten pertsonei zuzenduta.

Ikastaro horiez gain, urriko bigarren hamabostaldian egingo diren honako ikastaro hauetan izena emateko epea zabalik dago:

*Industria hondakinen kudeaketa eta IKS sistemaren maneiua (12h)

*Zure enpresan oinarrizkoak diren alderdi ekonomiko finantzarioak (21h)

*Salmenta teknikak (70h)

*Lan-arriskuen prebentzioa (metalaren sektorea) (20h)

*Ondo doa nire enpresa? Dummyentzako kudeaketaren kontrola (21h)

*Tokiko produktuen elkartzea (10h)

Edukiekin eta izena emateko datekin zalantzak badituzu, jarri zaitez harremanetan Amurrio Bideanekin formacion@amurriobidean.org helbide elektronikoaren edo 945891721 telefonoaren bidez.

A LA VUELTA DEL VERANO SE OFERTARÁN 12 ACCIONES FORMATIVAS EN AMURRIO BIDEAN

Robótica, atención al cliente, técnicas de venta y Hazilan están principalmente dirigidos a personas en desempleo, por ello se impartirán en horario de mañana y tendrán una duración superior.

Los 8 restantes son del área de gestión y comercial de la empresa, del área de medio ambiente, ciberseguridad, prevención y hostelería.  Estos serán más breves, dirigidos principalmente a personas en activo, aunque también podrán participar personas en desempleo, y se impartirán en horario de tarde.

Para la inscripción tienen prioridad las personas empadronadas en Amurrio.   La fecha de inscripción de esta formación comenzará a partir del 2 de septiembre.  Para más información e inscripciones contactar con Amurrio Bidean en el teléfono 945891721 o en el 619777638 o a través del correo formacion@amurriobidean.org

Esnatu barruan duzun irabazlea

Azaroaren 8an, Catequesis eraikineko arteo nagusian, 6etatik 8etara, enplegurako hirugarren eragin handiko pilula jarriko da martxan Estibaliz Marinez-ekin.  Atlantako 1996ko Joku Olinpikoetan urrezko domina irabazitako Gasteiztarra

 

Eliteko kirolari gisa bizi izan duen esperientziahartuko du abiapuntu; saio honetan esfortzua, sakrifizioa eta lanak zenbateko garrantzia duen nork bere helburuak erdiesteko aztertuko da.

ENPLEGUA BILATZEKO MOTIBAZIO PILULAK

Lau saio gidatu egingo dira: lau coachek, saiootan, enplegu-bilaketaren prozesuari ekiteko eta prozesu hori sormenez gauzatu eta nahi den enplegua lortzeko baliabide oso erabilgarriak azalduko dituzte.

Jorge Ortiz de Urtaranek piluletako lehenengoa gidatuko du, urriaren 18an: “¿Y ahora por qué no? Si trabajamos un tercio de nuestro día… Mejor hacerlo en algo que realmente nos guste” (Eta orain zergatik ez? Gure egunaren herena lanean igarotzen badugu… Hobe benetan gustatzen zaigun zerbaitetan jardun).

Bigarren saioa, urriaren 25ean, Sergio Ezpeleta kirol arloko coachak gidatuko du, eta emozioak kudeatzen ikasteko dinamikak eta tresnak landuko ditu. Haren beraren hitzetan: “Zeu zara zure bizitzan agintzen duen bakarra; erabaki nor izan nahi duzun”.

Hirugarren saioan, azaroaren 8an, Atlantako 96ko Jokoetan urrea eraman zuen gimnasta olinpiko bat arituko da hizlari: Estibaliz Martinez. Urrea lortu ostean, kirol-ibilbidea utzi behar izan zuen lesio baten ondorioz. Martinezek, bere esperientzian oinarrituta, bizitzaren aldaketetara optimismoz eta jarrera onez moldatzearen garrantzia azalduko du.

Azkenik, Aitor Carmonak, azaroaren 15ean, “Tu actitud cuenta más que tu currículo” (Zure jarrera zure curriculuma baino garrantzitsuagoa da) izeneko saioan, lan-merkatura arrakastaz sartzeko eskuragarri ditugun baliabideak deskubrituko dizkigu.

Saio hauen guztien helburua da parte-hartzaileak ahalduntzea eta nahi dugun lana lortzeko eskura ditugun askotariko tresna baliotsuak erakustea. Izan ere, ahal dela sinestea, ahal izateko lehen urratsa da.

Saio hauek enplegu bila dabiltzan edo lan-munduaren aldaketei aurre egiteko motibazioa lortu nahi duten pertsonentzat antolatu dira; bereziki, kalitatezko lehen enpleguaren bila dabiltzan gazte amurrioarrentzat.

Informazio gehiago jasotzeko eta izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean-ekin, 945891721 telefono-zenbakira deituta edo empresa@amurriobidean.org helbidera idatzita.

PILULAK KARTELA

ORDENAGAILUAK INSTALATZEA, MANTENTZEA ETA KONPONTZEA

Azaroaren 6tik 27ra, goizeko 9:00etatik 14:00etara, astelehenetiko ostiralera

EDUKIA

1. ORDENAGAILUAREN ALDERDI OROKORRAK (10 ORDU)
• Ordenagailuaren funtzionamendua eta osagaiak

2. HARDWAREAREN MIHIZTADURA (25 ORDU)
• Plaka nagusiaren hardwarea eta softwarea konfiguratzea
• UIBaren mihiztadura
• Osagai, gailu eta periferiko ohikoenak instalatzea, konfiguratzea eta egiaztatzea (10 ordu)
• Biltegiratzeko gailuak instalatzea eta egiaztatzea
• Soinu-txartelak instalatzea eta egiaztatzea
• Inprimagailuak instalatzea eta egiaztatzea
• Ordenagailu bat desmuntatzea eta berriro muntatzea gailu ohikoenekin
• Txartel grafikoak instalatzea eta egiaztatzea.

3. SOFTWAREA (20 ORDU)
• Softwarea: definizioa eta sailkapena
• Software motak
• Oinarrizko sistema eragileak
• Osagaiak atxikitzea eta ezabatzea
• Windowsetik kontrolatzaileak instalatzea eta desinstalatzea
• Sistemaren kudeaketa
• Windowsen oinarriak
• Arazoen diagnostikoa eta konponketa

4. SAREAK INSTALATZEA ETA MUNTATZEA (20 ORDU)
• Sare bat instalatzea eta konfiguratzea.
•Oinarrizko osagaiak
• Sare motak
• Sare baten elementuak
• Sareen instalazioa eta muntaketa

ORDUTEGIA: – astelehenetik ostiralera
09:00-14:00

LEKUA: ReforAmurrio Enpresaldea

LEHENTASUNA:
Laneratzeko zailtasunak dituzten langabeak, kualifikazioa hobetu nahi dutenak lan-merkatuan errazago sartzeko.

NORK EMANGO DU: EUSKADI PRESTAKUNTZA FUNTSA

KOSTUA: DOAKOA.
Arabako Foru Aldundiak finantzatua.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
Amurrio Bidean. Tel.: 945891721
empresa@amurriobidean.org

 

HAZILAN PROGRAMAN ONARTUTAKOAK

Onartutakoen zerrenda segidan aurki dezakezu.

Hazilan onartuak

ENPRESEN BERRIKUNTZA ETA PROIEKTUEN KUDEAKETA

Azaroaren 9tik 30era, astelehen, astearte eta ostegunetan 17:00etatik 20:30ra

EDUKIA

1 MODULUA: BERRIKUNTZA (25 ordu)

1. Berrikuntza eta negozio-ereduak. Business Model Canvas.

2. Berrikuntza sistematikoki kudeatzea, “erabiltzailearen ikuspegitik”

3. Design thinking & Thinkertoys..

4. Berrikuntza-agenda

 

2 MODULUA : PROIEKTUEN KUDEAKETARAKO SCRUM METODOLOGIA (10 ordu)

1.- Zer da proiektu bat?

2.- Metodologia kontzeptua

3.- SCRUM.

4. SCRUM proiektu baten faseen garapena

5. Esperientzia praktikoa

ORDUTEGIA: – Astelehen, astearte eta ostegunetan
-17:00-20:30.

LEKUA: ReforAmurrio Enpresaldea

LEHENTASUNA:
Langabeak, ekintzaileak, ETE-en gerenteak, langile kualifikatuak (goi-mailako prestakuntza-zikloak titulazio teknikoetan)

NORK EMANGO DU: Fondo Formación Euskadi

KOSTUA: DOAKOA.
Arabako Foru Aldundiak diruz lagundua.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
Amurrio Bidean. Tel.: 945891721
empresa@amurriobidean.org

ETE-ETARAKO CLOUD IRTENBIDEAK

Urriaren 17tik azaroaren 9ra, astearte eta ostegunetan 17:30tik   20:40ra

EDUKIAK

1) “Cloud computing” edo “hodei-informatikaren” oinarrizko kontzeptuak

2) Hodei publikoak, pribatuak eta hibridoak

3) Hodeiko hardware eta softwarea

4) Hodeiko eredu baten alde onak eta txarrak

5) Hodeiko ekoizpen-irtenbide estandarrenak

6) Hodeiko kudeaketa-irtenbideak

7) Segurtasuna, ikuskaritza eta betetzea hodeian

8) Kasu praktikoak

ORDUTEGIA: – Astearte eta ostegunetan
-17:30-20:40.

LEKUA: ReforAmurrio Enpresaldea

LEHENTASUNA:
Langabeak, ekintzaileak, ETE-en gerenteak, langile kualifikatuak (goi-mailako prestakuntza-zikloak titulazio teknikoetan)

NORK EMANGO DU: TRAINTIUM

KOSTUA: DOAKOA.
Vital Fundazioak finantzatua

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
Amurrio Bidean. Tel.: 945891721
empresa@amurriobidean.org

ETEetarako cloud irtenbideak

SEKTORE TURISTIKORAKO ONLINE MARKETINA ETA KOMUNIKAZIOA

EDUKIAK

1. Marka, estrategia ona eta helburu argiak. Brand plan egitea: analisia, marka, estrategia, helburuak.
2. Analisi digitala
Pausoak eta tresnak.
3. Publiko hartzailea
Nola zehaztu gure buyer edo eroslea. Egon beharreko plataformak. SEO/SEM. RRSS
5. Inbound Marketing
Bezeroak erakartzeko joera
6. Adworsds, Facebook Ads, Instagram Ads kanpainak
Nola egin zuk zeuk.
7. Marketin-emaila eta automatizazioa
Hasi eraikitzen zeure datu-basea, atera probetxua datu-baseari
8. Neurketa
Neurketa-tresnak, metrika, Google analytics

 

ORDUTEGIA: – astelehen eta asteazkenetan
17:30-20:30

LEKUA: ReforAmurrio Enpresaldea

LEHENTASUNA:
Ostatuen eta beste zerbitzu turistiko batzuen jabeak, gerenteak eta marketineko arduradunak.

NORK EMANGO DU: INBOST

KOSTUA: DOAKOA.
Arabako Foru Aldundiak finantzatua.

INFORMAZIOA ETA IZEN-EMATEA:
Amurrio Bidean. Tel.: 945891721
empresa@amurriobidean.org

SEKTORE turistikoan marketina