El Refor-en eta Inauxa-tik gertuko industrialdearen artean bizikletaz ibiltzeko bidegorri-zatia egokitu da

Amurrioko Udalak hirurogeita bost metro inguruko luzera eta bi metro eta erdiko zabalera duen bidegorri-zatia egokitzeko lanak bukatuko ditu oraintsu, El Refor-etik Inauxa enpresaraino. Betelanak egin dira, bide-zorua Zadorrarekin egokitzeko.
Halaber, 800 metroko eskudela instalatu da, albo batetik inor jauz ez dadin eta, udaberri aldean, ingurumena lehengoratuko da eta zuhaixkak landatuko dira.
Diseinuaren irizpideak irisgarritasunari buruzko indarreko arautegia kontuan  hartu du eta, hortaz, gehienezko malda % 6koa izango da.
Bide-zati hori Nerbioiko Parke Linealaren proiektuan kokatzen da, eta Laudiotik Amurriorainoko ibilbidea badago burututa.
Zamora zelaitik –zatiaren abiapuntua– Olako auzoraino –udaleko bidegorri-sarearekin lotuko den tokia– doan obra aurten hastea aurreikusi du Arabako Foru Aldundiak.
Nerbioiko Parke Linealaren bide berdea, Trenbide Zaharrarekin batera (“Ferrocarril Vasco-Navarro” deritzona) batera, Arabako Lurralde Historikoan gehien erabiltzen den ibilbidea da. 169.000tik gora erabiltzailek, oinezkoek nahiz txirrindulariek, erabiltzen dute ibilbide hori urtero.
bidegorirefor

VIDEO: AMURRIO BIDEANEN X. URTEURRENEKO JARDUNALDIA

Pasa den Abenduaren 1ean ReforAmurrio Enpresaldean ospatu genuen gure X. urteurrena.

Jardunaldi bat non, era atsegin batez, 10 urte hauetan egindako lana empresa, ekintzaile, eskualdeko agente social eta ekonomiko eta, oro har, publikoarekin partekatu genuen