AZAROAREN 22tik ABENDUAREN 1era LAU IKASTARO EMANGO DIRA, ESKUALDEKO EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKOAK

VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, diruz laguntzen ditu ikastaro horiek, enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta duela gutxi sortutako enpresak finkatzea errazteko helburuarekin.

 Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela prestakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek, eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste lau ikastaro antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta.

Ikastaroek lau orduko iraupena izango dute eta helburu nagusia da oinarrizko ezagutzak eskaintzea enpresa-ekimen berri bat abiaraztean edo negozio edo enpresa txiki bat kudeatzean zailtasun gehien ekartzen dituzten enpresa-kudeaketako arloetan (komertzialak, finantzarioak, fiskalak, etab.).

Saioetako bakoitzean, tartetxo bat egongo da bertaratutakoek zalantzak argitzeko edo giro lasaian bere esperientziei buruz hitz egiteko.

Informazio gehiagorako eta ikastaro guztietan edo horietako batean izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bidean elkartearekin 945891721 telefonoaren bidez edo autoempleo@amurriobidean.org helbide elektronikoaren bidez.

Deskargatu hemen informazio kartela: Ekimen_Tailerrak_eus

 

LANBILA. Ikasi lana bilatzen beste modu batera

Azaroaren 28tik abenduaren 5era izango da, Amurrio Bideanen instalazioetan, 09:15etatik 13:15etara.

Enplegua bilatzen laguntzeko zerbitzuarekin jarraitzeko, Amurrio Bidean-ek programa berri hau diseinatu du expres formatuan. 6 lan-saiotan garatuko da. Aiaraldean erroldatuta dauden eta orain arte lana bilatzen espero ziren emaitzak lortu ez dituzten eta beste modu batzuk ikertu nahi dituzten pertsonei zuzenduta dago.

Pertsona askorentzat, lana bilatzeko estrategia lan-eskaintzetan izena ematea eta itxarotea da. Lanbila programaren helburua da parte-hartzaileei ikusaraztea hobe dela enplegua bilatzeko estrategia argi bat izatea eta horri jarraitzea. Beraz, beharrezkoa da jakitea zer lan-helburu dugun eta zer bereizten gaituen enpresengana hurbiltzeko.

Nork bere burua ezagutzeko eta diseinatzeko prozesua da Lanbila, lan-bilaketa hausnartuari ekiteko beharrezkoak diren tresnak garatuz.

Hasteko, gogoeta-fase bat egin behar da, helburu profesionalari lotutako indarguneak identifikatzeko. Pertsona bakoitzak bere lana bilatzeko prozesuari ekiteko ekintza-plan bat diseinatuko du. Bilaketa zuzendu nahi duen enpresa ehuna definituko da,eta trebetasun horiek bilduko dituen CV bat diseinatuko da, hautatuak izateko eta elkarrizketara iristeko. Azkenik, lan-elkarrizketak landuko dira. Enpresek pertsona baten edo bestearen alde egiten dute elkarrizketaren arabera. Pertsonentzako une kritikoa da hau, eta, behar bezala prestatu behar da.

Informazio gehiagorako edo izena emateko bete formulario hau: https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp edo jarri harremanetan 945891721 telefonoan eta WhatsApp bidez.

Aiarako Kuadrillarekin elkarlanean garatutako eta Vital Fundazioak finantzatutako ekintza da Lanbila.

EL RINCONCITOKO ‘SUNAN’ PINTXOAK IRABAZI DU EPAIMAHAIAREN SARIA ETA USTAIKO ‘TRIKUHARRIA’ PINTXOAK HERRITARREN SARIA MIKOTURISMO EGUNAK 2022 PINTXO LEHIAKETAN

Azken hiru asteburuetan, XIX. Mikoturismo Egunak 2022ren barruan, Amurrio pintxo lehiaketa tradizionalean murgildu da. Lehiaketa gastronomikoan 10 establezimenduk hartu dute parte, bi sarietako bat eskuratzeko helburuarekin, epaimahaiak ematen duena eta herritarrek bozkatzen dutena.

“Amurrioko ostalaritza kalitatezko pintxo berritzaileak eskaintzen saiatu da aurten ere, eta hori herritarrek pintxoak dastatzeko orduan izan duten partaidetzan islatu da. Eskerrik asko guztioi Amurrio bizirik dagoen herria izaten laguntzeagatik”, adierazi du pozik Txerra Molinuevo Amurrioko alkateak.

Hiru asteburuko lehiaketaren ondoren, epaimahaiak adierazi du pintxorik onena 200 euroko saria eta plaka eramango dituen El Rinconcitoko ‘Sunan’ dela. Bestalde, herritarren iritziz, aurtengo pintxorik onena 150 euro eta plaka eramango dituen Ustaiko ‘TRIKUHARRIA’ izan da.

Azaroaren 2tik 18ra zabalik dago Amurrioko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketan izena emateko epea

Izan Amurrio, Amurrioko Merkatari Txiki eta Ertainen Elkartea 2022ko Gabonetako Erakusleihoen Lehiaketa antolatzeko lanean ari da. Parte hartzen duten saltokietan izena emateko epea azaroaren 2tik 18ra egongo da zabalik. Izen-ematea 670497108 zenbakira whatsapp bat bidalita edo izanamurrio@apymca.com helbidera mezu elektroniko bat bidalita egin daiteke. Aiarako eta Amurrioko lehiaketan, Izan Amurrioko (Apymca) kide diren edo ez diren saltoki guztiek parte har dezakete.
Aiarako lehiaketan izena ematea doakoa da, Amurrioko lehiaketaren kasuan, bazkideentzako izen-ematea doakoa da, eta
elkartekideek 25 €ordaindu behar dituzte.

Amateur erakusleihoa
Gaia librea da, baina establezimenduan saldu ohi diren gaiak eta/edo produktuak agertu beharko dira. Euskararen integrazioaren atalean, parte hartu nahi duten saltokiek gutxienez euskarazko 7 hitzeko testu bat eduki beharko dute lehiaketan parte hartzen duen erakusleihoan. Erakusleihoak abenduaren 9tik 21era egongo dira ikusgai. Berrikuntza gisa, aurten amateur erakusleiho izeneko kategoria berri bat egongo da. Sari ezberdinak egongo dira.

AMURRIO RECYCLING ‘KANPAINAKO APROBETXAMENDUKO SUKALDARITZA TAILERRA

Azaroaren 8an, asteartean, aprobetxamenduko sukaldaritza tailerra egingo da Abiaga jatetxean, 18: 00etatik 20: 00etara. Tailerra Amurrio Recycling ‘kanpainaren ekintzetako bat da. Arabako Foru Aldundiko Merkataritza Sailak eta Amurrioko Udalak sortu dute kanpaina, eta jasangarritasunaz kontzientziatu nahi dute, kontsumoan eta ohiko erosketan aldaketa txikiak eginez. Tailer horretan, sasoiko produktuak prestatzeko hainbat modu ezagutuko ditugu, baita soberakinak eta beste prestakin batzuetako soberakinak nola aprobetxatu ere.

Gehienez 20 lagunek har dezakete parte eta interesa dutenek Amurrio Bidean helbidean eman beharko dute izena (945891721 – email: merkataritza@amurriobidean.org).

10 ESTABLEZIMENDUK HARTUKO DUTE PARTE AMURRIOKO XIX. MIKOTURISMO EGUNETAN

Pintxo lehiaketaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko produktu horrekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte

Azaroaren 5ean eta 6an, perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko ohiko jardunaldiak izango dira; azaroaren 4an, hitzaldi mikologiko bat izango da 19:00etan katekesian

Perretxikoak biltzeko sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurriok hemeretzigarren edizioa beteko duten Mikoturismo Egunak antolatu ditu aurten ere. Hiru asteburutan perretxikoak izango dira protagonista XVII. Pintxo Lehiaketan parte hartuko duten 10 ostalaritza-establezimenduetan. Gainera, ez dira faltako udal pilotalekuan perretxikoak sailkatzeko eta erakusteko jardunaldiak.

Pintxo lehiaketa

Perretxikoekin egindako pintxoen XVII. Lehiaketan 10 ostalaritza-establezimenduk hartuko dute parte: Alanbike, Albizabal, Atxubi, El Crucero, El Desván, El Rinconcito, La Terraza, Frontón Taberna, Txoko Gorri eta Ustai. Pintxoak 12:00etatik 14:30eta dastatu ahal izango dira. Lehiaketak bi sari banatuko ditu: epaimahaiak aukeratutako pintxorik onena (200 euroko saria eta plaka bat) eta herri-bozketaz aukeratutako pintxorik onena (150 euroko saria eta plaka bat).

Herri aukeraketan parte hartu ahal izateko, gutxienez 7 pintxo probatu beharko dira. Bozketa-txartelak azaroaren 9ra arte utzi ahal izango dira Kultur Etxean eta udaletxean dauden hautestontzietan, eta azaroaren 6arte, udal pilotalekuan. Gainera, bozketaren parte-hartzaileen artean 250 euroko bi sari zozkatuko dira.

Gastronomiari dagokionez, pintxoak dastatzeaz gain, Abiaga, Bideko eta Ustai jatetxeek sasoiko perretxikoekin egindako menuak eskainiko dituzte.

Perretxikoen sailkapena eta erakusketa

XIX. Mikoturismo Egunen barruan perretxikoak sailkatzeko egiten den ohiko jardunaldia azaroaren 5ean izango da udal pilotalekuan, 18:00etatik aurrera. Alberto Villanueva mikologoa, Arriola Mikologia Elkartearen kolaboratzailea, bi orduz arituko da perretxikoen sailkapena egiten, eta interesa duen edonork har dezake parte, ikusle gisa zein zalantzak argitzeko eskatuz edo bildutako espezieak sailkatzeko eramanez. Perretxikoen erakusketa azaroaren 6an izango da, udal pilotalekuan, 11:00etatik 14:00etara.

Perretxikoen sasoi nagusia iritsi den honetan, Amurrioko Arriola Mikologia Elkartea astelehenetik abendura bitartean egongo da, 18:30etik 19:30era, Kultur Etxean, amurrioarrei aleak identifikatzerakoan sortzen zaizkien zalantzak argitzeko eta laguntzeko. Aurretik, azaroaren 4an, Amurrioko Arriola Mikologia Elkarteak antolatutako hitzaldi mikologikoa izango da 19:00etan katekesian.

ESKUALDEKO MERKATARI ETA ZERBITZU-ENPRESEI ZUZENDUTAKO BEZEROARI ARRETA EMATEKO TAILERRA

Urriaren 25 eta 27an izango da 14: 00etatik 16: 30era Amurrioko Kultur Etxean

Tailerraren helburua negozioetan jendeari arreta emateko ardura duten pertsonei salmenta-prozesuaren kudeaketa errazteko tresnak eta ezagutzak ematea da. Tailerrean hainbat eduki landuko dira dinamika praktikoen bidez, hala nola jarrera, bezero motak, haien beharrak atzematen jakitea, objekzioak nola kudeatu eta abar. Helburua parte-hartzaileen barne eta pertsonen arteko trebetasunak sustatzea edo hobetzea da, eta baita jendeari arreta emateko prozesuan duten konfiantza eta segurtasuna indartzea eta areagotzea ere.

Gaur egun, marketing digitala funtsezkoa da enpresa guztientzat, baina ezin da ahaztu tokiko negozioen indargune handienetako bat arreta presentziala, pertsonalizatua eta hurbila dela. Horregatik, alderdi bereizle hori lantzen jarraitu behar da, establezimenduetako erosketa-esperientziak bezeroak fidelizatzen edo bezero berriak erakartzen jarrai dezan.
Ikastaroa Vital Fundazioak diruz laguntzen du Aiarako Kuadrillaren bidez.

Informazio gehiago jasotzeko edo izena emateko, jarri harremanetan Amurrio Bideanen telefonoan. 945891721 edo autoempleo@amurriobidean.org mailaren bidez.

Hazilan-en parte hartzeko azken plazak

Hazilan pertsonei lana bilatzen laguntzeko programa bat da. GMLH (Goi Mailako Lanbide Heziketa) edo unibertsitate-ikasketak dituzten, 20 eta 44 urte bitarteko pertsonei zuzenduta dago.

Urriaren 10ean talde-prestakuntza hasiko da, beraz, enplegua bilatzeko prozesuan laguntza nahi duten pertsonek, dela egoerari aurre egiten ez dakitelako, nahi dituzten emaitzak lortzen ari ez direlako edo bere burua ez dutelako gai ikusten erronkari bakarka ekiteko, Amurrio Bidean-era jo dezakete informazio gehiago eskatzera.

Enplegua bilatzeko zeharkako prestakuntza-programa bat da, enpresan hilabete eta erdi eta 4 hilabete bitarteko praktikaldia egiteko, edo negozio-ideiaren tutoretza Aurrera eramateko aukera ematen duena, aldi horretan beka bat jasotzeko aukerarekin. Gainera, Amurrion erroldatuta dauden pertsonek Udalak gazte planare bidez, programa honetarako bideratua duen beka jaso ahal izango dute, hilean 800 €-koa.

Taldea osatzeko azken plazak geratzen dira. Ez galdu aukera, hau izango baita 2016az geroztik martxan dagoen programaren azken edizioa.

Izena emateko, deitu edo utzi zure datuak formulario honetan:
https://forms.office.com/r/MDKKrYy1Pp

Jarduera hau 2014-2020 programa operatiboaren barruan dago, eta Europako Gizarte Funtsak finantzatzen du % 50ean.

AMURRIOK ‘KILOMARKET’ HARTUKO DU HIRU EGUNEZ, ARROPA KILOKA SALTZEKO AZOKA

‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko lau saltokik hartuko dute parte

Bihartik aurrera eta hiru egunez, Amurriok arropa kiloka salduko duen azoka izango du. ‘Amurrio Kilomarket’ Elexondo kaleko 9. zenbakian egongo da eta udalerriko lau saltokik hartuko dute parte.

Amurrioko Udalak eta Izan Amurriok Arabako Foru Aldundiaren laguntzarekin antolatutako ‘Amurrio Kilomarket’ azokak, parte hartzen duten establezimenduek aurreko denboraldietako soberakina formatu berritzailean salgai jartzea du helburu.

Saltokietako produktuak kiloka salduko dira, hau da, jantziak eta osagarriak aukeratu ondoren, baskula batean pisatuko dira erosketaren prezio osoa jakiteko. Salgai dauden produktuak lau bloketan sailkatuko dira, eta horietako bakoitzak kolore bat izango du. Bloke horiek etiketa bakoitzaren pegatinarekin identifikatuko dira. Etiketa gorria duten jantziek 20 euro balioko dute kiloko, eranskailu horia dutenek 30 euro kiloko, urdinak 40 euro kiloko eta berdeak 50 euro kiloko.

‘Kilomarket’ azokaren lehenengo edizio honetan parte hartuko duten saltokiak HIT denda, Kaprix, Karisma eta Azules dira. Lokala bihar eta ostiralean 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 19:30era eta larunbatean 10:00etatik 14:00etara egongo da zabalik.

Garagardo azoka

Ostiral honetan hasiko da garagardo azoka, eta urriaren 1era arte luzatuko da herriko zazpi establezimenduren partaidetzarekin: Alanbike, Arkune, Cola de Gallo, El Desvan, Taberna Fronton, La Terraza eta Txotis. Bakoitzak garagardo bat izango du dastatzeko eta ostiral eta larunbatetan, 20:00etatik 22:00etara garagardoarekin pintxo bat dastatu ahal izango da.

Taberna bakoitzak zigilatu eta kultur etxeko kutxan utzi beharko den kartilla izango du, Pragarako bidaia baten eta Izan Amurrio elkartearen jatetxe batean bi lagunentzako bazkari baten zozketan parte hartzeko. Zozketa urriaren 3an egingo da.

EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO LANBIDEREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA

Diru-laguntza bat negozio-ideia lantzeko da (1.000 €) eta beste bat jarduera martxan jartzen laguntzeko (1.500 €).

Eskaerak aurkezteko epea urriaren 7ra arte egongo da zabalik negozio-ideia aztertzeko, eta urriaren 26ra arte jarduera abian jartzeko..
Laguntza hauen helburua da onuradunek modu esklusiboan eta tutoretzapean negozio-ideia aztertzen eta bideragarritasun-plana garatzen edo jarduera abian jartzen jardun ahal izatea. Laguntzak bateragarriak dira besteren konturako lan batekin, baldin eta orduen zenbaketa osoan lanaldi osoaren% 30 gainditzen ez bada.
Aiarako Kuadrilla da Lanbiderekin elkarlanean dagoen erakundea gure eskualdean, baina eskaerak herri bakoitzean dagoen garapen-agentzian aurkeztu behar dira; kasu honetan, Amurrio Bideanen.
Erakunde hori arduratuko da, halaber, ekintzaileak zuzentzeaz 2 hilabeteko epean, negozio-ideia landu behar duten kasuetan, eta 3 hilabetez jarduerak martxan jartzeko proiektuetan.
Zehazki, aurten gure eskualdean negozio-ideia lantzeko 12 laguntza eman dira eta jarduerak martxan jartzeko 10 laguntza. Laguntzen kopuru jakin bat hogeita hamar urtetik beherakoei eta emakumeei eman behar zaie. Laguntza baino eskaera gehiago egotekotan, proiektuen eta hautagaien balorazio tekniko bat egingo litzateke, hautaketa-oinarrietan zehaztutako irizpideen araberakoa.
Informazio gehiagorako, Amurrio Bideanekin jarri harremanetan (El Refor kalea z/g); tel.: 945891721; helbide elektronikoa: autoempleo@amurriobidean.org.

Laguntzen koadroa