Entries by

“BERRIRO IREKITZEKO BONUAK” KANPAINA BIHAR JARRIKO DA MARTXAN

Bonuak 16:00etatik aurrera eskuratu ahal izango dira Gure Laguntza plataformaren bitartez, eta hilabeteko balioa izango dute. Bi bonu mota jarriko dira martxan: “Ostalaritza Berriro Irekitzeko Bonua”, 10 eurokoa, eta “Merkataritza eta Zerbitzuak Berriro Irekitzeko Bonua”, 30 eurokoa; 8 eta 25 euro balioko dute, hurrenez hurren. Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) eta Amurrioko Udalak […]

EKIN BREAKFAST: PANDEMIA-GARAIAN EKITEA

On line topaketa datoren maiatzaren 20an izango da, 16:30etatik 18:00etara Ekintzailetza eta pertsona ekintzaileen egokitzeko gaitasuna ez dira gelditzen, ezta pandemia global baten erdian ere, COVID-19 kasu. Egokitzeko eta berrasmatzeko gaitasunak erakusten du zenbateraino den funtsezkoa ekintzailetza zalantzazko etorkizunari berme osoz aurre egin nahi dion gizarte batentzat. Aukera berriak sortzen eta sortzen jarraitzen dute, eta […]

Alarma-egoeraren ondorioz jarduerak etenda dituzten kultura-arloko profesionalentzako Lanbideko laguntzen deialdia

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 12tik 25era bitartean egongo da zabalik. Programa EAEn egoitza pertsonala eta fiskala duten, adin nagusikoak diren eta kulturarekin lotutako jarduera profesionala duten pertsonei zuzenduta dago (deialdian JEZen epigrafeak agertzen dira, hau da, laguntza horiek jaso ditzaketen jarduerak). Laguntza jaso nahi duten pertsonek etenda edo ezeztatuta geratu den kulturaren arloko jarduera profesionalean […]

Ostalaritza-sektorearekin bilera

Amurrioko Udalak bilera batera deitu du herriko ostalaritza-sektorea, terrazen gaia aztertzeko. Bilera maiatzaren 12an, asteartean, egingo da bitarteko telematikoen bidez, 13:00etan. Parte hartu nahi dutenek mezu elektroniko bat bidali beharko dute aeguia@amurrio.eus helbidera. Parte-hartzaileen kopurua gehiegizkoa bada behar bezala garatzen dela bermatzeko, bertaratutakoen kopurua mugatzea edo bilera bat baino gehiago egitea baloratuko da.

BASQUE CULINARY CENTERREK ETA EURO-TOQUESEK “JATETXEETAKO ZERBITZUENTZAKO SEGURTASUNERAKO ETA PREBENTZIORAKO COVID-19 PROTOKOLO BEREZIA” AURKEZTU DUT

Basque Culinary Centerrek eta Euro-Toquesek “Jatetxeetako zerbitzuentzako segurtasunerako eta prebentziorako COVID-19 Protokolo Berezia” aurkeztu dute. Jatetxeentzako neurri ezberdinak aipatzen dituen dokumentu bat da, bezero eta langileen arteko kutsadura arriskuak ahalik eta gehien murriztu daitezen. Jatetxeen berrirekierari aurre egiteko segurtasuna eta higienea bermatuz, jangelako zein sukaldeko lan prozesu guztiei eragingo dieten neurriak azaltzen dira. Hemen deskarga […]

Amurriok “Berriro irekitzeko bonua” kanpaina jarriko du martxan, APYMCA-rekin batera

Udalerriko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu enpresak une honetan jasaten ari diren egoera dela eta, Amurrioko Merkatari Txikien eta Ertainen Elkarteak (APYMCA) “Berriro Irekitzeko Bonua” kanpaina jarri du martxan, Amurrioko Udalaren babesarekin. Horretarako, parte hartu nahi duten establezimenduek maiatzaren 9ra arte eman ahal izango dute izena. Ekimenaren helburua, COVID-19aren ondorioz itxita egon diren merkataritzari, ostalaritzari eta […]

SND/388/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk jendearentzat irekitzeko eta artxiboak irekitzeko baldintzak ezartzen dituena, bai eta kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ere

BOEn argitaratuta dago SND/388/2020 Agindua, maiatzaren 3koa, saltoki eta zerbitzu jakin batzuk jendearentzat irekitzeko, artxiboak irekitzeko eta kirol profesionala eta federatua egiteko baldintzak ezartzen dituena. Esteka honetan deskarga dezakezu: BOE-A-2020-4793 (2)

Merkataritzako higiene- eta osasun-segurtasuneko protokoloa

Eusko Jaurlaritzako Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailak merkataritzarako protokolo espezifiko bat garatu du, deseskalatzeko fasean inplementatu beharrekoa. Protokolo honen helburua da merkataritzaren sektoreko enpresetan ezarri beharreko jardunbide egokiak ezagutaraztea, COVID-19ren bidezko transmisioa eta infekzioa prebenitzeko, bai langileen kasuan, bai kontsumitzaileen kasuan. Horretarako, Osasun Ministerioak, Industria, Merkataritza eta Turismo Ministerioak, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak, Eusko Jaurlaritzako […]

Amurrio Bidean egokitu egin da bere zerbitzuak eskaintzen jarraitu ahal izateko

COVID-19aren epidemiak eragindako egoeraren aurrean, Amurrio Bideanek aktibo mantendu ditu bere zerbitzuak. Bulegoa itxita dago, baina egoerara moldatu eta gure lan-metodologia arreta telematikoaren modalitatera egokitu dugu. Horrela, enpresei, autonomoei eta ekintzaileei zuzendutako gure laguntza-zerbitzuen eta prestakuntza eta/edo lan-bilaketakoen jarraitutasuna bermatu ditugu. Hori dela eta, Arabako Foru Aldundiarekin eta lurraldeko beste eragile ekonomiko batzuekin lankidetzan, Arabako […]

Amurrioko baserritarren merkatuko ekoizleek produktuen etxez-etxeko banaketa egingo dute

Amurrioko baserritarren merkatuko ekoizleek produktuen etxez-etxeko banaketa egingo dute. Alberto Campo, Lureder,  669198328. Barazki freskoak,kontserbetan,zukuak (Eskaerak ostegun arratsaldea baino lehen egin) Arantzazu (Arantza Meabe), 607941478. Euskal pastela Pablo Azkoaga, 946610196. Etxeko ogia Urigoitiko Txorizoak, 657739499. Txerri-hestebeteak Quesos Ibarrola, 606665949. Ardi gazta Quesería Ziorregi, 660955471/616674515. Ardi gazta Quesos Aguiñiga, 945399257/629892434/644370104 Ardi gazta