Entries by Amurrio Bidean

Ekainaren 24an udako solstizioaren jaia ospatuko dute Aresketamendin

Ekainaren 24an, udako solstizioaren jaia egingo da Aresketamendiko energia berriztagarrien parke tematikoan. Horrela, publikoari ate irekien jardunaldia eskaintzen zaio. Urtez urte, indarra hartuz doa ospakizun hau eta urteroko zita bilakatu da, non dibertsioak, hezkuntzak, kulturak eta ingurumenak bat egiten duten. Gainera, Aresketamendiko energia berriztagarrien parkea Amurrioko herritarrengana hurbiltzen ari da. Aurten, Amurrioko Udal Musika Eskolako […]

Enplegagarritasuna hobetzeko beste bi tailer: “Nola aurkeztu zure CVa ingelesez” eta “Nola prestatu ingelesezko lan-elkarrizketa bat”

VITAL Fundazioak laguntzen ditu diruz, Aiarako Kuadrillaren bitartez, uztailaren 4an eta 12an egingo diren tailer hauek. Gure gizartearen gaur egungo erronketako bat da “enplegagarritasuna”; izan ere, lan-merkatua etengabe ari da aldatzen. Hau da, helburua da une oro beste lanpostu bat lortzeko edo oraingo lanpostua hobetzeko baldintzak betetzea. Hori dela eta, tailer hauen xedea da hautaketa-prozesu […]

WordPress komunitate ofizial bat sortu da Amurrion

Lehenengo bilera ekainaren 22an izango da, 19:00etan, Reforramurrio Enpresaldean WordPress Fundazioa 2010ean sortu zen, wordpress edukien kudeaketa-sistemaren sortzaile Matt Mullenweg-en eskutik. Helburua zen WordPressen eta kode libreko komunitatearen iraupena eta sustapena bermatzea eta sarean edukien argitalpena demokratizatzea. Helburu horrekin sortu dira tokian tokiko komunitateak, hain zuzen ere, parte-hartzailek beren artean ezagutzak, esperientziak eta abar partekatzeko. […]

Reforamurrio Enpresaldea Enpresen Haztegi eta Zentrora sartzeko deialdi berria

Ekainaren 1etik 30era egongo da irekita Reforamurrio Enpresaldea Enpresen Haztegi eta Zentroko modulu edo bulegoetan errentamendu-araubidean sartzeko eskaerak aurkezteko epea. Lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira. Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal bakoitza erabiltzean sortutako gastuak; besteak beste, elektrizitatea, ADSL, berokuntza-sistema, garbiketa […]

MERKATARITZA SEKTOREKO AUTONOMOEK 2017KO EKITALDIAN INBERTSIOAK EGITEKO LAGUNTZA DEIALDIA

Xedea Deialdi honen xedea da merkataritza sektoreko autonomoei laguntzea, 2017an beste inbertsio batzuk egin ditzaten. Onuradunak a) Langile autonomoak, eta langile autonomotzat joko dira merkataritza jardueraren bat beren kontura egin, gehienez ere langile enplegatu bat izan eta salmenta puntu fisikoa daukatenak Arabako udalerrietan (Gasteizen izan ezik). b) Bi langile autonomok soilik eratutako sozietate zibilak edo […]

Turismo-enpresen modernizazioari eta lehiakortasunaren hobekuntzari laguntzak – MET 2017

Xedea: Programa honen xedea turismo-enpresen hobekuntza bultzatzea da, honako hau lortzeko: bezeroei eta merkatura bideratutako kalitatezko turismo-eskaintza lehiakorrago baten garapena erraztea; Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologien (IKT) harrera eta ezarpena bultzatzea, enpresen eta bezeroen arteko interakzioa eta turismo-negozioen eraginkortasuna hobetzeko; turismoko enpresa, zerbitzu eta produktu berrien sorkuntza eta ezarpena bultzatzea, merkatuan berritzaileak izanik, hori guztia gizarte-, […]

“Eskatu euskaraz eta saria irabazi” 2017

El 3 de junio daremos comienzo la campaña “Eskatu Euskaraz eta Saria Irabazi”, que tiene como objetivo promover el uso del euskera en comercios y bares de Amurrio. Este año contamos con cuatro nuevos participantes, y serán un total de 26 los que participen en dicha campaña :  Frutería Selene, Alanbike, zapatería Aranoa , Arregi […]

OSTALARITZARAKO PRESTAKUNTZA-IBILBIDE GAMIFIKATUA: Nola hobetu nire enpresaren irudia

Ekainetik urrira bitartean, sei tailer emango dira Reforamurrio Enpresaldean: ekainaren 1ean, 15ean eta 29an, irailaren 14an eta 28an eta urriaren 19an. Prestakuntza-ibilbide honekin, nork bere enpresaren irudia nolakoa den jakingo du taldeko dinamiken eta marketinari aplikaturiko tresnen bitartez, negozioaren irudia hobetuko duen komunikazio-plan bat diseinatu ahal izateko. Tailerrok batez ere ostalaritzaren sektoreko eskualdeko enpresentzat dira […]

Enpresan FAKTURAZIO ELEKTRONIKOA ezartzeko tailerra

Maiatzak 18, 09:00etatik 13:00etara ReforAmurrio Enpresaldean. DOAKOA!!! Fakturazio elektronikoa egiten duzu, legeak eskatzen duenari jarraituz? Mikroenpresa eta autonomoentzak. Doakoa!!! Eskura itzazu doako aplikazioak faktura elektronikoak sortu eta bidaltzeko! Parte hartu tailerrean eta guk lagunduko dizugu… … faktura elektronikoa zer den eta nori egin behar zaion jakiten … faktura elektronikoak sortu, bidali eta zaintzeko baldintza teknologikoak […]

VANESSA SÁNCHEZ ETB-ko KAZETARIA ARABAKO TXAKOLI-ren ENBAXADOREA AMURRIO-ko 2017ko TXAKOLI EGUNean

Arabako Txakoli Eguna Amurrion igandean, 2017ko maiatzaren 21ean ospatuko da jarduera programa osoa duela goizeko 11.30etan hasita. Arabako Txakoli Eguna 2017 GUK Parkean ospatuko da Juan de Urrutiako Enparatzaren ordez, orain arte ohitura izan den bezala. Arabako Txakolinaren Jatorrizko deituraren Kontseilu Arautzaileak Vanessa Sánchez, Euskal Telebistako kazetaria eta korrespontsala, 2017an ardo honen enbaxadore giza aukeratu […]