Entries by

AMURRIOKO UDALAK OSTALARITZA SEKTOREAREN ZERBITZURA JARRIKO DU KOMUNITATE-BITARTEKARITZA ZERBITZUA

Helburua, behar duten ostalaritzako establezimenduek merkataritzako lokalen alokairuaren ordainketari buruzko akordioak lortzea da. Aurretiazko hitzordua eskatu beharko da astelehenetan eta asteazkenetan, 8:30etik 14:00etara. Amurrioko Udalak ostalaritza sektorearen esku jarri du beste arlo batzuetan martxan dagoen komunitate-bitartekaritza zerbitzua. Zerbitzu hori martxan jartzearen helburua, behar duten ostalaritzako establezimenduek merkataritzako lokalen alokairuaren ordainketari buruzko akordioak lortzea da. Horrela, […]

Amurrioko 26 dendak bat egin dute Euskadi Bono Denda kanpainarekin

Amurrioko saltokiek dagoeneko eskaintzen dituzte Bono Denda deskontuak bezeroentzat; guztira, udalerriko 26 saltokik egin dute bat kanpainarekin. Deskontua 10 eurokoa da, baina 30 euro erosketako egin beharko da gutxienez. 4 bonu kontsumitu ahal izango ditu pertsona bakoitzak gehinez; beraz, deskontu handiena 40 eurokoa izango da. Kanpaina honetan, merkataria da bonua zuzenean aplikatzen duena; hau da, […]

AZAROAREN 17tik 26ra LAU ONLINE IKASTARO EMANGO DIRA, ESKUALDEKO EKINTZAILEEI ETA ENPRESA TXIKIEI ZUZENDUTAKOAK

VITAL Fundazioak, Aiarako Kuadrillaren bidez, diruz laguntzen ditu ikastaro horiek, enpresa-proiektu berriak abian jartzea eta duela gutxi sortutako enpresak finkatzea errazteko helburuarekin.  Ikusirik ekintzaileen artean harrera ona izan dutela prestakuntza “bizkor” horren aurreko edizioek, eta gero eta eskari handiagoa dagoela, eskualdeko udalek beste lau ikastaro antolatu dituzte elkarrekin, “ekintzailetza-pilulak” direlako formulan oinarrituta. COVID-19ak sortutako egoera […]

AIARAKO KUADRILLAKO ENPRESA ETA NEGOZIO TXIKIEI ZUZENDUTAKO ARGAZKILARITZA-IKASTAROA: SARE SOZIALETARAKO ETA E-COMMERCERAKO PRODUKTUAREN ARGAZKIAK EGITEA SMARTPHONEAREKIN

Azaroaren 10 eta 12an egingo da, 14:30etik 16:30era, ReforAmurrio Enpresaldean. Gaur egun, marketin digitala tresna gakoa da enpresa eta negozio txikiak zuzenean beren bezeroekin harremanetan jartzeko. Marketin digitala, sare sozialak zein e-commerce delakoa gakoak dira gaur egun bezeroa izan daitekeen edozeinen atentzioa erakartzeko eta salmentak egi bihurtzeko. Egoera honetan, ezinbestekoa da eduki dinamikoak, erakargarriak, eta, […]

AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XVII. EDIZIOA OSPATUKO DU URRIAREN 17TIK AZAROAREN 1ERA

Ostalaritzako 9 establezimenduk hartuko dute parte larunbat honetan, urriaren 17an, hasiko den eta hiru asteburu luzatuko den perretxikoekin egindako pintxoen XV. Lehiaketan; Abiaga eta Bideko jatetxeek garaiko perretxikoekin egindako menu gastronomikoak eskainiko dituzte. Urriaren 31n perretxikoak sailkatzeko ohiko jardunaldia egingo da Arriola Elkarte Mikologikoaren eskutik. Hurrengo egunean erakusketa bisitatu ahal izango da udal pilotalekuan.   […]

EUSKADIK MERKATARITZA-ETA TURIMO-SEKTOREAN KONTSUMOA SUSTATZEKO KANPAINA JARRI DU ABIAN, “EUSKADI TURISMO BONUA” ETA “EUSKADI BONO DENDA” DESKONTU-BONUEN BIDEZ

Programari atxikitzeko interesa duten merkataritza, ostalaritza, ostatu eta interes turistikoko jardueretako establezimendu edo negozioek (gida turistikoak, turismo aktiboko enpresak, etab.) urriaren 27ra arte bete ahal izango dute eskaera, dagozkien webguneetan: www.euskadibonodenda.eus  (merkataritza) eta www.euskaditurismobono.eus  (turismoa). Bonu horien onuradunak Euskadin bizi diren edo turismo-bonuen kasuan beste leku batzuetatik bisitatzen gaituzten 18 urtetik gorako pertsona fisikoak dira. […]

AMURRIOKO UDALAK COACHING GASTRONOMIKO BAT ANTOLATU DU AINGERU ETXEBARRIA SUKALDARIAREKIN, OSTALARITZAKO ESTABLEZIMENDUEI ZUZENDUTA

Ekimenak 30 orduko tailer gastronomikoa eta parte hartzen duten establezimenduentzako 5 orduko aholkularitza pertsonalizatua biltzen ditu. Beharrezkoa da urriaren 10a baino lehen izena ematea 945891721 telefono zenbakira deituz edo turismo@amurriobidean.org helbidera idatziz. Dauden 8 plazak izena emateko ordenaren arabera esleituko dira. Amurrioko Udalak, ostalaritza sektoreari zuzendutako coaching gastronomiko bat antolatu du Aingeru Etxebarria sukaldari eta […]

AMURRIOK ‘AIARALDEA DENDATIK ETXERA’ EKIMENA JARRI DU MARTXAN AIARAKO KUADRILAREKIN BATERA

Guztira 8 establezimenduk hartuko dute parte, eta bakoitzak ezarriko ditu eskariak egiteko prozedura eta ordaintzeko modua. Esperientzia pilotu horretan parte hartu nahi duten amurrioarrek formularioa bete eta parte hartzen duten saltokietan entregatu beharko dute; online ere bete ahal izango da. Amurrioko Udalak, Aiarako Kuadrilarekin eta Laudioko Udalarekin batera,  ‘Aiaraldea dendatik etxera’ ekimena diseinatu du. Kanpaina […]

Lana bilatzeko Hazilan programaren bosgarren edizioa irailaren 28an jarriko da martxan

Hazilanen, lan merkatuan sartzeko edo nahi den lanpostua aurkitzen laguntzeko helburua duen programaren, bosgarren edizioa datorren irailaren 28an aurkeztuko da. Dagoeneko hitzordua eskatu daiteke Amurrio Bideanen informazio gehiago jasotzeko, 945891721 telefono-zenbakian edo empresa@amurriobidean.org   helbidearen bitartez. Aurten egoera ekonomikoaren eta lan merkatuaren errealitatea aldatu egin da. Pertsona gehiago daude lan bila, eta lan eskaintza murriztu egin da. Hori […]

Ireki da enpresa txikiei eta ertainei eta autonomoei zuzendutako laguntza zuzenak eskatzeko epea

Amurrioko Udalak, enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei zuzendutako 100.000 euroko partida ekonomikoa prestatu du, osasun krisiak eragindako ondorio negatiboak arintzeko eta herriko ekonomia suspertzeko. Laguntza zuzenen sorta hori, ekainaren erdialdean aurkeztutako ‘Amurrion bizi’ programaren barruan dago. Programa horren helburua, hainbat neurri hartuta, suspertze ekonomikoaren bitartez, Amurrio indartzea da. Eskabideak gaurtik irailaren 30era aurkeztu ahal […]