Entries by Amurrio Bidean

Amurrioko Udalak deialdi berri bat egin du gure udalerrian enpresa txikiak ezartzeko

Eskaerak aurkezteko epea azaroaren 20an amaituko da Amurrioko Udalak 20.000,00 euroko udal-partida bat bideratu du laguntza hauetara, ordenantzan jasotzen diren betebeharrak betetzen dituzten eta eskaera ezarritako epean aurkezten duten onuradunen artean banatzeko. Laguntzen helburua da Amurrio udalerrian enpresa eta jarduera berriak martxan jar daitezen sustatzea eta erraztea. Aurtengo berritasuna da diru-laguntza 1.500 eurokoa izango dela […]

Tokiko produktuen salmenta kolektiboko esperientziak. Lankidetzan arituko gara?

Urriaren 22an, 11:00etatik 12:30era bitartean, nekazaritzako elikagaien sektoreko lankidetza-esperientziak partekatzeko jardunaldi bat egingo da ReforAmurrio Enpresaldean. Urkomek, UROLA KOSTAKO Landa Garapeneko Elkarteak, bere lurraldean produktuak batera saltzeko eta erakunde handiei saltzeko (egoitzak, ikastetxeak, etab.) gauzatu dituzten proiektuak azalduko dizkigu. Azalpenean, proiektu horietan zehar sortu diren onurez, palankez eta babesez hitz egingo du Urkomek, baina baita […]

AMURRIOK MIKOTURISMO EGUNEN XV. EDIZIOA OSPATUKO DU

Amurrio Bideanek, Amurrioko Udaleko tokiko garapen agentziak ‘Mikoturismo Egunak’ ekimena antolatu du beste urte batez. XV. edizio honetan hiru asteburu izango ditugu, eta perretxikoak dastatu ahal izango dira hainbat tabernatan, XIII. Pintxo Lehiaketaren barruan. Horrez gain, ez dira faltako perretxikoen sailkapena eta erakusketa udal pilotalekuan. ‘Mikoturismo Egunak’ ekimenaren XI. edizioaren programazio osoa: URRIAK 20, 21, […]

AMURRIO BIDEAN-EK OSTEGUN DIGITALAK SERIEA BERRIZTATU DU, 9 TAILERREKIN

9 tailerrek osatutako Ostegun Digitalak seriea, partaideen bizitza eta lana errazagoa egingo duten tresna digitalak ikastera eta erabiltzera dago zuzenduta. Guztiak ere ReforAmurrio Enpresaldeko Teknologia Berrien ikasgelan egingo dira. Tailerrak aktiboan dauden pertsonei daude zuzenduta batez ere, euren trebezia digitalak hobetu nahi dituzten eta Internetek eskaintzen dituen doako tresna digitalei etekina atera nahi dieten autonomoei […]

Aiarako Kuadrillak Desafio Aiara erronka martxan jarri du

Aiarako Kuadrillak Business Game bat martxan jarri du, publizitatea, marketinga, diseinua edo antzerakoak ikasten ari diren edo ikasi dituzten eskualdeko gazteentzat. Desafio Aiaran, hiru eta bost pertsona arteko hiru talde egingo dira eta publizitate agentzia bat balira bezala lan egingo dute. Eskualdeko produktu edo baliabide turistiko bat ezagutarazteko enkargua jasoko dute, eta horren publizitate-kanpaina diseinatu […]

AMURRIOKO UDALAK ENPLEGU BILAKETARA BIDERATUTAKO HAZILAN PROGRAMAREN HIRUGARREN EDIZIOA JARRI DU MARTXAN

Programaren bigarren fasean Udalak hileko 600€ eta 800€ gordin arteko 12 beka banatuko ditu. Programaren aurkezpena datorren irailaren 24an izango da, eta urriaren 1ean hasiko da. Amurrioko Udalak, hirugarren urtez jarraian, Amurrio Bidean Sozietate Publikotik kudeatuta dagoen praktiketako Hazilan prestakuntza programa jarriko du martxan. Programaren helburua, goi gradutik gorako prestakuntza zikloko ikasketak dituzten gazteei prestakuntza eta […]

Ireki da Global Training bekak eskatzeko epea, atzerrian praktikak egiteko

Uztailaren 16ra arte egin ahal izango da eskaera goi-mailako heziketa-zikloko edo unibertsitateko ikasketak dituzten 30 urtetik beherako pertsonei zuzendutako 60 beketako bat lortzeko. Garapenek (garapenerako agentzien elkartea; Amurrio Bidean bertako partaide da) 28 beka eskaintzen ditu Europarako, 21 Hego Amerikarako, 9 Asiarako eta 1 Afrikarako. Beka bakoitza proiektu partikular bati dago lotuta, eta bertan sartzeko […]

Urrian hasiko da Hazilan ikastaro berria, enpresetako praktikekin eta beka batekin

Hazilan programaren bigarren edizioa apirilean amaitu zen; horri esker, 7 gazte lanean ari dira, beste 2 beren ideiei ekiten eta 5 aktiboki enplegua bilatzen. Urrian hirugarren edizioa hasiko da. Hazilan kalitatezko enplegu bila dabiltzan gazte kualifikatuentzako prestakuntza-programa bat da. Hasierako fasean, gazteek prestakuntza jasotzen dute beren trebetasun sozialak, profesionalak eta teknologikoak hobetzeko, enplegua bilatzeko prozesua […]

Erabilera berri bat Reforamurrio Enpresaldearen bigarren solairuan dagoen Ekintzaileen Laborategirako.

Ekainetik aurrera, gune hau doan erabili ahal izango da talde-lanak egiteko, aurretik eskaera eginda. 2010eko maiatzean inauguratu zen Ekintzaileen Laborategia, ekintzaileei areto bat emateko beren enpresa-plana edo negozioa garatzeko, bezero potentzialekin eta hornitzaileekin elkartzeko jardueran alta eman aurretik, edo beste enpresa edo ekintzaile batzuekin, etorkizuneko proiektuetan elkarrekin lan egiteko. Urte hauetan guztietan, ekintzaile askok erabili […]

Reforamurrio Enpresaldea hazitegi eta enpresa-zentroan sartzeko deialdi berria

Ekainaren 1etik 30era izango da irekita eskaerak aurkezteko epea Zerbitzuen sektorea (“bulegoak”) delakoan jarduera egiten duten edo egingo duten enpresa edo pertsona sustatzaileentzako moduluak edo bulegoak dira. Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioan sartzen dira alokatutako lokal bakoitzaren kontsumoaren ondoriozko gastuak (besteak beste: elektrizitatea, ADSLa, berogailua, garbiketa…), bai eta zerbitzu komun batzuk ere: harrera-tokia, officea, […]