Entries by Amurrio Bidean

Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski Arabako Emakumeen Saskibaloi taldeko presidente eta entrenatzaileak, martxoaren 20an Amurrioko Emakume Ekintzailearen Jardunaldian parte hartuko dute

Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta, Amurrio Bideanek, Amurrioko Udalaren Berdintasun Sailarekin batera, emakume ekintzailea protagonista izango den jardunaldi bat antolatu du.  Martxoaren 20an izango da, 19:00etan, Reforamurrio Enpresaldea Enpresa Haztegi eta Zentroaren auditorioan. Jardunaldia “Mujeres Emprendedoras en el Deporte. La experiencia del Araski AES” hitzaldi-solasaldiarekin hasiko da. Horren baitan, Livia Lópezek eta Madalen Urietak, Araski […]

Arabako Foru Aldundiak 2019ko “Arabako enpresetan behin betiko kontratazioa sustatzeko laguntzak” argitaratu ditu

Otsailaren 20an argitaratu zen deialdia eta urriaren 15erarte aurkeztu daiteke eskabidea Laguntza honen helburua langabetu egoeran daduden pertsonen behin betiko kontratazioa, bai lanaldi osorako edo partzialerako, areagotzea da arabako lan zentruetan. Onuradunak egoitza fiscal eta soziala eta behitzat lan zentru bat araban duten  ETEak, autonomoak eta etekinik gabeko elkarte edo entitateak  izan daitezke. Gizon bat […]

EKINTZAILEEI ZUZENDUTAKO LANBIDEREN DIRU-LAGUNTZEN DEIALDI BERRIA

Diru-laguntza bat negozio-ideia lantzeko da (1.000 €) eta beste bat jarduera martxan jartzen laguntzeko (1.500 €). Eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da otsailaren 15etik martxoaren 4a arte. Laguntza hauen helburua da onuraduna soilik negozio-ideia lantzen eta jarduera martxan jartzen kontzentratzea. Laguntzak bateragarriak dira % 30 baino gutxiagoko lanaldi batekin. Aiarako Kuadrilla da Lanbiderekin elkarlanean dagoen erakundea […]

Amurriok era aktiboan hartu du parte Araba Ekinean-en edizio berrian

Ekimen hau, aurten XV. edizioa ospatzen duena, Arabako Foru Aldundiak bultzatutakoa da, gure probintzian ekintzailetasuna lantzen eta sustatzen duten erakunde eta eragileekin elkarlanean (Gasteizko Udala, BIC Araba, Vital Fundazioa, etab.), Amurrio Bidean barne (Amurrioko Udalaren Tokiko Garapen Agentzia). Araba Ekinean ekimenaren helburua da gure lurralde osoan espiritu ekintzailea sustatzea, eta aurtengo ediziorako askotariko jarduerak programatu […]

Datu Pertsonalak Babesteko Legea izango da Ostegun Digitalak ekimeneko hurrengo saioetako gai nagusia, eta enpresa txikiei eta autonomoei zuzenduta egongo da

Martxoaren 7an eta 14an (osteguna), prestakuntza-saioak eskainiko dira 14:00etatik 16:00etara Amurrio Bideanen, Mikroenpresa Digitalarekin lankidetzan, tokiko enpresei eta autonomoei laguntzeko datu pertsonalak babesteko legedira egokitzen. Ikastaro honetan, edozein sektoretako enpresa txikiek eta autonomoek aukera izango dute datu pertsonalak babesteko egungo legediak biltzen dituen printzipioak, eskubideak eta betebeharrak ezagutzeko, enpresa batek erabiltzen dituen datu pertsonalei dagokienez. […]

Ikaskuntza Bitartekaritza Zerbitzuak, doako prestakuntza-aholkularitza eskaintzeaz gain, EAEko prestakuntza guztia jasotzen du

Amurrio Bideak duela 12 urte baino gehiagotik eskaintzen du zerbitzua Aiaraldeko Haranean, Orozkon eta Urduñan 2018an zehar zerbitzua gehien erabili zutenak Amurrioko emakume langabeak izan ziren, 25 eta 35 urte bitartekoak eta ikasketak zituztenak. Hala ere, erabiltzaileen artean ikasleak, jarduneko langileak edo erretiratuak eta ezintasun iraunkorrak dituzten pertsonak ere badaude. Zerbitzuaren helburua ez da guztiz […]

ÁLAVA INNOVA DIRULAGUNTZA ARGITARATU DA

Helburua: ETEei, teknologia zentroei, unibertsitate zentroei, fundazioei eta enpresa elkarteei adorea eta pizgarriak ematea enpresen berrikuntza eta lehiakortasunaren hobekuntza sustatuko dituzten proiektuak edota ekintzak egin ditzaten. Onuradunak: – Sozietate egoitza eta zerga egoitza Arabako Lurralde Historikoan duten enpresa txiki eta ertainak (ETE), beren osaera juridikoa edozein dela ere, eta gutxienez produkzio zentro bat edo zerbitzu […]

Emprender en Álava dirulaguntza argitaratu da

Emprender en Álava Helburua: Araban ekintzailetzari eta enpresa berrien sorrerari laguntzea; arreta berezia jarriko da berritzaileak direnetan eta lagunduko zaie, betiere Arabako enpresa-ehunarentzat balio erantsi eta hazteko gaitasun handiko dibertsifikazio jarduerak eta teknologia berriak ekartzen badituzte. Onuradunak: Enpresa-unitate berri bat sortzeko proiektua duten banakako sustatzaileak. Jarduera dibertsifikatu nahi dituzten arabar enpresak; horretarako enpresa-unitate berria sortzeko […]

SALMENTA-TEKNIKEI BURUZKO IKASTAROA REFORAMURRIO ENPRESALDEAN

Prestakuntza-jarduera abenduaren 27an aurkeztuko da ofizialki. Prestakuntzak 70 orduko iraupena izango du, eta aurreikusi da 2019ko urtarrilaren 8an hasiko dela. Prestakuntza horren xedea da ezagutzak, teknikak eta lanabesak ematea, merkataritza-jarduera errazteko eta helburuak betetzeko. Halatan, errentagarri bihurtuko da merkataritza-ahalegina, salmenta-teknika eraginkorrak edo enpresa baten kudeaketa (enpresaren tamaina gorabehera) profesionalizatzen lagunduko duten teknikak garatuz. Prestakuntza-jarduera aktibo […]

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegira eta zentrora sartzeko deialdi berria

Reforamurrio Enpresaldea enpresen haztegi eta zentroko modulu edo bulegoetan eta coworkingeko gune berrian errentamendu-araubidean sartu nahi dutenentzat, eskaerak aurkezteko epea irekita egongo da abenduaren 1etik 28ra. Enpresen haztegi eta zentroan, lokalak zerbitzuen sektoreko (“Bulegoak”) jarduerak egiten dituzten edo egingo dituzten enpresentzat edo pertsona ekintzaileentzat dira. Modulu edo bulego bakoitza alokatzeko prezioaren barnean sartzen dira lokal […]