AMURRIO BIDEAN-EK OSTEGUN DIGITALAK SERIEA BERRIZTATU DU, 9 TAILERREKIN

9 tailerrek osatutako Ostegun Digitalak seriea, partaideen bizitza eta lana errazagoa egingo duten tresna digitalak ikastera eta erabiltzera dago zuzenduta. Guztiak ere ReforAmurrio Enpresaldeko Teknologia Berrien ikasgelan egingo dira.

Tailerrak aktiboan dauden pertsonei daude zuzenduta batez ere, euren trebezia digitalak hobetu nahi dituzten eta Internetek eskaintzen dituen doako tresna digitalei etekina atera nahi dieten autonomoei edo beste batzuentzat lan egiten dutenei.

Lehenengo 6 tailerrak Aiarako Koadrilak antolatuko ditu Amurrio Bidean Sozietate Publikoarekin lankidetzan, eta Vital Fundazioak finantzatuko ditu. Lehentasuna izango dute Aiarako Koadrilan erroldatutakoek. Plazak geratuz gero, langabetuek edo Koadrilan erroldatuta ez daudenek ere hartu ahal izango dute parte.

Tailerrak 16:00etatik 19:30era egingo dira, eta bakoitzean egitarau hauek landuko dira:

IzenburuaEgunaOrdutegia
Nork ez du nahi besteak liluratuko dituen aurkezpen bat izaterik? (Powtoon edo Genially)Irailak 2716:00-19:30
Komunikazio kanal digital egokienak eta ordaindu beharreko publizitate espazioen aukeraketa. (Mailchimp)Urriak 416:00-19:30
Ez da gauza bera zerrendak, egitekoak edo proiektuak kudeatzea. Aldeak ikasiko ditugu. (Wunderlist, Zoho…)Urriak 1116:00-19:30
Gero eta gehiago gara webgunea behar dugun enpresak eta profesionalak. (Paper.li, Wordpress)Urriak 1816:00-19:30
Esteka baten bitartez ekitaldi baterako inskripzioak automatizatzetik inkesta bat sortzera. (GoogleForms)Urriak 2516:00-19:30
Taldetan lan egitea batzuetan erronka da, eta agendak eta artxiboak koordinatzea eskatzen du Beste bat! (Drive, Timify, Google Calendar)Azaroak 816:00-19:30

OSTEGUN DIGITALAK